Gizartea -
Trafiko istripua
Gizon bat hil da A-8ko bidesariaren kontra talka eginda, Iurretan
A-8ko errepideko bidesariko kabina baten kontra jo du eta lekuan bertan hil da. Bera bakarrik zihoan ibilgailuan.
Mikel Dominguez | EITB Media
Gizon bat hil da A-8ko Iurretako (Bizkaia) bidesarian, kabina baten kontra talka eginda, Segurtasun sailak esan duenez
20:00ak inguruan izan da ezbeharra, Iurreta parean dagoen A-8 autobideko bidesarian. Biktima bidetik irten eta kabina baten kontra talka egin du.
Bakarrik zihoan ibilgailuko gidaria barruan harrapatuta geratu da, larri zaurituta, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Bertaratu den osasun-taldea biktima suspertzen saiatu da, baina ez du lortu, eta medikuak heriotza baieztatu du.
Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du istripua nola gertatu den argitzeko.