Gizartea -

Ategorrieta auzoa

Istiluak izan dira Donostian etxegabetze baten aurka protesta egin duten pertsonen eta Ertzaintzaren artean

Agenteek gazte bat atxilotu dute "desobedientzia larria" egotzita, eta ustez ertzain bati eraso egin diolako, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istiluak izan dira Donostian etxegabetze baten aurka egindako protestan. Argazkia: EFE
Istiluak izan dira Donostian etxegabetze baten aurka egindako protestan. Argazkia: EFE
Pertsona bat atxilotu dute Donostian etxegabetze baten aurkako protestetan

1:36

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu du asteazken honetan Ertzaintzak, etxegabetze baten aurka Donostian egindako protestan, Segurtasun Sailaren arabera.

Hainbat plataformak deituta, mobilizazioak deitu dituzte Ategorrietako auzoko 43. zenbakian, etxegabetzea gelditzeko asmoarekin.

Protestan ari zirela, baina, Ertzaintza bertaratu da, ingurua itxi du eta handik aldentzeko eskatu die manifestariei. Lekuko batzuek esan dutenez, tentsio uneak bizi izan dituzte han.

Batzuen eta besteen arteko eztabaida piztu denean, agenteek gazte bat atxilotu dute "desobedientzia larria" egotzita, eta ustez ertzain bati eraso egin diolako, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Kaleratzeak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza