Gizartea -

Koronabirusa

LABI ostegunean bilduko da murrizketei buruz erabakiak hartzeko

Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI instituzionala ostegunean, 18:30ean, batzartuko da.

Zupiria, durante la comparecencia. Foto: EITB Media
Zupiria, durante la comparecencia.
Zupiria, durante la comparecencia. Foto: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI instituzionala ostegun honetan (18:30) bilduko da datu epidemiologikoak aztertzeko eta neurri murriztaileekin zer egin erabakitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ziurtatu duenez, "pandemiaren bilakaera ona" da adierazle nagusi gehienei begiratuta -kasu kopurua, positibotasuna, zazpi eta 14 eguneko intzidentzia, ospitaleratzeak eta ZIUen okupazioa-, baina ospitaleratze eta hildakoen kopuruak "handia izaten" jarraitzen duela ohartarazi du.

Edonola ere, osasun egoera "duela 15 egun baino argiagoa eta positiboagoa da", indarrean dauden neurriak luzatzea erabaki zutenean.

Horrela, LABI zientifiko-teknikoa asteazken honetan bilduko da, datu epidemiologikoak sakon aztertu eta neurri zehatzak proposatzeko, ostegunean LABI instituzionalak onar ditzan.

Ostegunetik aurrera musukoa kalean erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango, Osasun Ministerioak eta erkidegoek adostu bezala. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak ez du argitu ikastetxeetan neurria aplikatzeari utziko dioten.

Zentzu horretan, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak errepikatu du, covidaren aurkako protokoloa eguneratzea Osasun eta Hezkuntza sailen ardura dela. Kanpoaldean maskarak erabiltzeari uzteko dekretuaren zain daude, ikastetxeetan prebentzio neurrien inguruko erabakiren bat hartzeko, erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa LABI Maskarak