Gizartea -

KORONABIRUSA

Indarrean diren neurriei eutsi nahi die Nafarroako Gobernuak, otsailaren erdialdera arte

Kutsatzeek beheranzko joera hartua duten arren, ospitaleetan presioa arintzerako otsaila izango dela aurreikusi du Chiviteren Gobernuak.

Murrizketei eustea eskatuko dio Nafarroako Gobernuak Justizia Auzitegi Nagusiari. Argazkia: EFE
Murrizketei eustea eskatuko dio Nafarroako Gobernuak Justizia Auzitegi Nagusiari. Argazkia: EFE
Murrizketei eustea eskatuko dio Nafarroako Gobernuak Justizia Auzitegi Nagusiari. Argazkia: EFE

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan indarrean diren neurri murriztaileak urtarriletik harago luzatu beharra ikusten du Nafarroako Gobernuak, Euskadi Irratiak jakin duenez. Neurri horien artean daude, besteak beste, 01:00a eta 06:00ak bitartean tabernak itxita egotea, ostalaritza establezimenduetan zutik kontsumitzeko debekua eta covid pasaportearen derrigorrezko erabilera.

Kutsatzeek beheranzko joera hartua duten arren, ospitaleetan presioa arintzerako otsaila izango dela aurreikusita eutsi nahi die Chiviteren Gobernuak neurri murriztaileei urtarrilaren 31tik harago. Hori dela eta, Nafarroako Justizia Auzitegiari baimena eskatuko dio otsailaren erdira arte neurriek indarrean jarrai dezaten.

Hauek dira gaur egun indarrean dauden murrizketak: 01:00a eta 06:00ak bitartean tabernak itxita egotea, ostalaritza establezimenduetan zutik kontsumitzeko debekua eta covid pasaportearen derrigorrezko erabilera.

Azken orduetako datuen berresten dute kutsatzeek hiru astez jarraian izan duten beheranzko joera, 1.836 positibo atzeman dira, duela aste bete baino 700 gutxiago. Ospitaleetan 281 gaixo daude, horietako 32 zainketa bereizietan, duela aste bete baino zazpi gutxiago. Hala ere, oraindik presio handia jasaten ari dira erietxeetan, eta horrez gain, azken orduetan lau heriotzaren berri eman du foru gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua Txertoak egutegia COVIDaren agerraldiak gaur