Gizartea -

Donostia

Esther Ferrerrek Parisen jasoko du Urrezko Danborra igandean

Eneko Goia Donostiako alkatea Frantziako hiriburura joango da artistari saria ematera, medikuaren aginduz Ferrer ezingo baita Donostiara etorri.

Esther Ferrer artista
Esther Ferrer artista
Esther Ferrer artista

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esther Ferrer artista ezingo da Donostiara bertaratu, medikuak hala aginduta, Urrezko Danborra jasotzera, baina igandean jasoko du saria, Parisko beraren etxean, Eneko Goia bertara joango da eta.

Donostiako Udalak joan den asteartean iragarri zuen Ferrer 84 urteko sortzailea ezingo dela Donostiara etorri urtarrilaren 20an Urrezko Denborra jasotzeko ekitaldira, "osasun egoeraren ondorioz".

Gaur, ostegunarekin, Udalak jakinarazi du azkenean Goia Parisera joango dela, eta bertan, duela hainbat urtetatik bizileku duen hirian, emango diola hiriaren Urrezko Danborra Ferrerri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Euskal hiriburuak Gipuzkoako albisteak Artea albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Albisteak Urrezko Danborra