Gizartea -

Koronabirusa

Donostiak haur danborrada izango du azkenean, 30 konpainia eta ia 3.000 umerekin

EITB Mediak jakin izan duenez, 26 eskolak hartuko dute parte danborradan. Bihar ezagutuko dira zehaztasun gehiago. Konkretuki, 2.965 umek hartuko dute parte, haur danborrada normal baten % 63.

Imagen de la tamborrada infantil previa a la pandemia. Foto: José María Vega.
Imagen de la tamborrada infantil previa a la pandemia
Imagen de la tamborrada infantil previa a la pandemia. Foto: José María Vega.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiak haur danborrada izango du urtarrilaren 20an. EITB Mediak jakin izan duenez, 30 konpainiak parte hartzea erabaki dute, eta 26 eskolatako ia 3.000 ume egongo dira azkenean desfileetan. Konkretuki, 2.965 umek parte hartuko dute, haur danborrada normal baten % 63.

Ostiral honetan ezagutuko dira zehaztasun gehiago, prentsaurreko batean.

Asteartean, Udalak eta haur danborradetako ordezkariek bilera egin zuten. Bertan, danborradek Udalaren proposamena jaso zuten, umeek Donostiako egun handia ospatu ahal izateko.

Horren ildotik, Udal Gobernuak danborrada "sinbolikoa" ospatzea proposatu zuen, auzoka bost desfile "itxi" eginda.

Proposamenaren arabera, hiriko bost auzotan antolatuko dira desfileak, hain zuzen ere, eta desfile bakoitzak ez du gaindituko kanpoaldean jarduerak egiteko indarreko araudiak ezartzen duen partaide kopurua, hau da, "800 partaide".

Hauek dira proposatu zituzten ibilbide itxiak:

-Amara – Loiolako Erriberak: Pablo Gorosabel, Bartzelona hiribidea, Gregorio Ordoñez, Corsarios Vascos, Gregorio Ordoñez, Bartzelona hiribidea, Pablo Gorosabel.

-Erdialdea: Bulebarra, Hernani, Loiola, Arrasate, Getaria, Askatasunaren hiribidea, Idiakez, Legazpi, Bulebarra.

-Gros: Nafarroa Etorbidea, Zurriola, Lapurdi, Zurriola, Nafarroa Etorbidea.

-Bidebieta: Salvador Allende, Serapio Mujika, Julio Urquijo, Serapio Mujika, Salvador Allende.

-Antigua: Zumalakarregi Etorbidea, Tolosa Hiribidea, Mauleon, Tolosa Hiribidea, Zumalakarregi Etorbidea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Danborrada Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Haurtzaroa albisteak Koronabirusa Gros auzoa