Gizartea -
Urrezko Danborra 2022
Esther Ferrer ez da Donostian izango Urrezko Danborra jasotzeko, osasun egoeragatik
Parisen bizi den eskultoreak astearte honetan iragarri dio Eneko Goia alkateari ez dela Donostian izango. 84 urteko artistak "atsekabe handia" azaldu dio alkateari saria jasotzera ez etortzeagatik.
Agentziak | EiTB Media
Esther Ferrer artista donostiarra ez da Paristik Donostiara etorriko Urrezko Danborra jasotzera, covid-19aren pandemiak eragindako osasun egoera dela eta.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Frantziako hiriburuan bizi den eskultoreak astearte honetan iragarri dio Eneko Goia alkateari ez dela Donostian izango urtarrilaren 20an, medikuak hala gomendatu diolako.
84 urteko artistak "atsekabe handia" azaldu dio alkateari aitorpena jasotzera ez etortzeagatik, eta eskerrak eman dizkio Donostiako Udalari Urrezko Danborra emateagatik.
Donostiako Udalak aukera ezberdinak aztertzen ari da aintzatespena Esther Ferrerri helarazteko, eta xehetasunak erabakitzen dituenean iragarriko du publikoki.