Gizartea -
KORONABIRUSA
Positiboen konfinamendua 10etik 7 egunera jaitsiko da Iparraldean ere
Txertatutako herritarrei eragingo die neurriak. Hala iragarri du Frantziako Osasun ministroak gaur. Espainiar Estatuan iragan asteazkenean, abenduak 29, hartu zen erabakia.
AGENTZIAK| EITB MEDIA
Frantziako Gobernuak covid-19an positibo ematen duten pertsona txertatuen konfinamendua 10 egunetik 7ra jaistea erabaki du.
"Konfinamendua bost egunera murriztu ahal izango da, proba negatibo ateraz gero. Txertatuta ez dauden herritarren 10 egunez bakartu beharko dute, eta zazpi egunera atera ahal izango dira baldintza bera betez gero, diagnostiko proban negatibo ematea, alegia" iragarri du Olivier Veran Osasun ministroak 'Journal du Dimanche' egunkariak zabaldu duenez.
Veranek jakitera eman duenez, pandemia hasi zenetik munduan kutsatze gehien izan dituen 6. herrialdea da une honetan Frantzia.
Azken 24 orduetan 219.126 kasu berri baieztatu dituzte.
Urtarrilaren 3tik aurrera, osasun protokoloa aldatuko da eskoletan eta ikasle batek positibo ematen badu, bi proba egin beharko dituzte ikaskideek eskola itzultzeko orain arteko bakarraren ordez. Gainera, 6 urtetik gorako haurrek derrigorrez maskara jantzi beharko dute.
Astelehenean hainbat neurri iragarri zituen Frantziako Gobernuak pandemiari aurre egiteko. Horien artean, telelana egitea derrigorrezkoa izango da astean 3-4 egunetan, posible den kasu guztietan.Espainiar Estatuan ere 10etik 7ra jaistea erabaki zuten konfinamendua, asintomatikoen kasuan. Neurria indarrean da ostegunetik EAEn eta Nafarroan.