Gizartea -

Koronabirusa

Urkullu lehendakariak covidaren aurkako neurri eta gomendioak betetzeko deia egin du

Une oso garrantzitsuan gaude, Iñigo Urkullu lehendakariak Gasteizen, Txagorritxuko ospitaleko eraikin berrirako bisitan, esan duenez.

Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren kontrako borrokaren "beste une oso garrantzitsu batean" gaude, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, eta erantsi du dena "errezagoa" izango dela pandemiari aurre egiteko lanean "denok indarrean dauden neurri eta gomendioak betetzen baditugu".

Urkullu Txagorritxun mintzatu da horrela, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorren eraikin berrira egin duen bisita batean, eta krisi sanitarioaren ondorioz urte "oso berezia" izaten ari dela aitortu du bertan.

Gaur arratsaldean Espainiako presidente autonomikoen biltzarrean parte hartu aurretik, lehendakariak esan du birusaren aurkako borrokako "beste une oso garrantzitsu" batean gaudela. Gabonetan kutsatze kopurua murrizte aldera neurri gehiagorik hartuko duten eztabaidatuko dute arratsaldeko bilera horretan.

Urkulluk eskerrak eman dizkie osasun langileei "ematen ari diren guztiagatik eta egiten ari diren lanagatik", eta euskal gizartearen aitortza helarazi die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Urkullu albisteak Gaixotasunak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak Gurutzetako ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak COVID olatu berria