Gizartea -

COVID-19

Hegoafrikan atzemandako koronabirus aldaera berriaren ezaugarri nagusiak

Baieztatutako kasuak gutxi (ehun inguru) badira ere, oraingoz ez da desberdintasunik aurkitu beste aldaeren eraginarekin alderatuta.

Herritar bat Hegoafrikan. Argazkia: Efe
Herritar bat Hegoafrikan. Argazkia: Efe
Horrelakoa da omicron, Hegoafrikan detektatutako covid aldaera berria

1:41

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoafrikan atzeman duten koronabirusaren B.1.1.529 aldaera berriak, mutazio ugari dituenak, kezka handia zabaldu du mundu osoan, nahiz eta orain arte kasu gutxi atzeman dituzten. Horren aurrean, komeni da argi izatea orain arte jakina dena.

Munduko Osasun Erakundeko adituak ostiralean elkartu dira aldaera berriaren nondik norakoak aztertzeko, baina orain arte Hegoafrikako zientzialariek zabaldutako informazioa hauxe da:

Mutazioak

Aldaera berriak "mutazio nahasketa ezohikoa" du, ostegunean Tulio de Oliveira KwaZulu-Nataleko Ikerketa eta Sekuentziazio Berrikuntza Plataformako (KRISP erakunde zientifikoa) irakasleak aurkikuntzaren berri eman zuenean azaldu zuenez.

Guztira 30 bat mutazio omen dira, eta batzuk beta eta delta aldaeretan agertu diren arren, beste batzuen kasuan ez dakite zein izan daitekeen eragina.

Sintomak

Baieztatutako kasuak gutxi (ehun inguru) badira ere, oraingoz ez da desberdintasunik aurkitu beste aldaeren eraginarekin alderatuta.

"Orain arte ez da ezohiko sintomarik atzeman B.1.1.529 aldaerarekin kutsatutakoen artean, eta, beste aldaera batzuetan bezala, batzuk asintomatikoak dira", adierazi du Hegoafrikako Gaixotasun Kutsakorren Institutu Nazionalak.

Kutsatzeak eta txertoak

Oraingoz, ikerketa oso atariko fasean dagoenez, ez dute argi zein den aldaera berriaren eragina birusaren kutsatzeari eta txertoei dagokienez.

Hegoafrikako zientzialariek uste dute balitekeela aldaera berria egotea azken egunotako kasuen gorakadaren atzean, eta delta aldaeraren gainetik dagoela uneotan.

Herrialdeak

Hegoafrika izan da alerta zabaldu zuena iragan ostegunean, 22 kasu atzeman ostean (ondoren 77ra igo zuen kopurua). Azaroaren 23an aurkitu zuten lehenengo kasua, hilabete erdialdean jasotako datuak aztertuta.

Botswanan ere atzeman dituzte kasu batzuk (4) data horien inguruan, eta Hong Kongen (Txina) Hegoafrikara bidaiatu zuen pertsona bat gaixotu da.

Gaur, Israelek iragarri du aldaera berriarekin kutsatutako pertsona bat agertu dela, Malawira bidaiatu berri duen batena, hain zuzen ere; eta Belgikan ere atzeman dute lehenengo kasua.

Aldaera berriak kezka sortu du munduan eta herrialdeak Hegoafrikarekin hegaldiak bertan behera uzten ari dira
Aldaera berriak kezka sortu du munduan eta herrialdeak Hegoafrikarekin hegaldiak bertan behera uzten ari dira
Aldaera berriak kezka sortu du munduan eta herrialdeak Hegoafrikarekin hegaldiak bertan behera uzten ari dira

1:17
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa