Gizartea -

Koronabirusa

60 urtez gorako pertsonei hirugarren dosia ematea baimendu dute

Hirugarren dosia behar duten eta oraindik jaso ez duten herritar guztiak "lehenbailehen" txertatzearen garrantzia azpimarratu du Carolina Darias Osasun ministroak.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Ministerioa eta erkidegoak berriz bildu dira asteazken honetan Lurralde arteko Kontseiluan. 60 urtez gorako pertsonei covid-19aren aurkako hirugarren dosia ematea baimendu du kontseiluak.

Hirugarren dosia behar duten eta oraindik jaso ez duten herritar guztiak "lehenbailehen" txertatzearen garrantzia azpimarratu du Carolina Darias Osasun ministroak.

Ministroaren hitzetan, "16 milioi herritar, funtsezkoa da kolektibo horiek txertatuta izatea urte bukatu baino lehen eta, posible baldin bada, Eguberriak baino lehen". Gabonetan ematen den interakzio soziala eta mugikortasun handiagoa gogorarazi ditu Dariasek. "Txertaketa areagotzea oinarrizkoa da", errepikatu du.

60 eta 70 urtez gorakoen kasuan bereziki, txertaketa erritmoa bizitzea eskatu du buruzagiak. "70 urtetik gorakoen artean hirugarren dosiaren portzentajea % 50ekoa da, eta handitu beharra dago", esan du Osasun ministroak. Kolektibo zaurgarria da, covid-19aren garapenean adina arrisku faktorea baita.

Musukoak kirol ekitaldietan

Gainera, Dariasek kluben "konplizitatea" eskatu du asteazken honetan, kirol instalazioen barrualdean zein kanpoaldean musukoa erabiltzea bermatzeko.

Kirol ekitaldien aforoen inguruko akordioa luzatzea erabaki du Lurralde arteko Kontseiluak, hau da, esparru irekietan % 100ekoa izaten jarraituko du, eta % 80eko toki itxietan.

Estadioetan erretzea edo jatea debekaturik dagoela gogorarazi du ministroak, eta barruan zein kanpoan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izatea "oso garrantzitsutzat" jo du.

Bestalde, Osasun Publikoaren Batzordeak covid semaforo berriari oniritzia eman dio. Pandemiaren alerta mailak neurtzeko arriskuaren atariak arindu ditu Batzordeak, baina bakoitzaren neurri murriztaileak zehaztu barik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa