Gizartea -
KORONABIRUSA
Pedro Azpiazu, konfinatuta koronabirusean positibo emateagatik
Sailburua ondo dago, baina bertan behera utzi du aurrez aurreko jarduera, azken egunotan oposizioko talde parlamentarioekin 2022ko euskal aurrekontuei babesa emateko negoziazio betean.
N. B. | EITB Media
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua etxean konfinatuta dago koronabirusean positibo eman duelako, bere saileko iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez.
Azpiazu ondo dago, baina etxean egon beharko du gaixotasuna gainditu arte, aipatu iturrien arabera.
Joan den ostiralean, azaroaren 19an, egin zuen azken agerraldi publikoa, 2022ko euskal aurrekontuei babesa emateko negoziazio betean, nahiz eta Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, gehiengoa duten Legebiltzarrean aurrekontuak aurrera ateratzeko.
Sailburuak bertan behera utzi du aurrez aurreko jarduera, eta bideokonferentzia erabili beharko du alderdietako ordezkariekin beste kontakturen bat izan nahi badu, horien esanetan.
Seigarren olatuaren ondorioz, kasu positiboen kopuruak gora egin du Euskadi osoan. Duela gutxi, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere bertan behera utzi behar izan zuen agenda hamar egunez, covid-19an positibo eman ondoren.