Gizartea -

Eguesibar

Pintaketa diskriminatzaileak agertu dira Sarrigurengo haur eskolako hormetan

Pintadez gain, mezu arrazistak, xenofoboak eta LGTBIfoboak dituzten hainbat pegatina ere agertu dira.

Pintadak Sarriguren Ttangorri eskolaren kanpoaldean. Argazkia: Eguesibarreko udaletxea.
Pintadak Sarriguren Ttangorri eskolaren kanpoaldean. Argazkia: Eguesibarreko udaletxea.
Pintadak Sarriguren Ttangorri eskolaren kanpoaldean. Argazkia: Eguesibarreko udaletxea.

N. B. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarriguren Ttangorriko haur eskolako udal-langileek pintadak aurkitu dituzte asteazken honetan eskolaren kanpoaldean. Pintadez gain, mezu arrazistak, xenofoboak eta LGTBIfoboak dituzten hainbat pegatina ere agertu dira.

"Europa Zuria", "Fuck LGTB" eta "Islamari ez, mairuak kanpoan" bezalako mezuak zituzten pintadak errefusatu ditu Udalak ohar baten bidez.

Amaya Larraya alkateak (Navarra Suma) gogorarazi du Eguesibar harana "askotariko pertsonek" osatzen dutela, "eta horrelako ekintzek elkarbizitza oztopatu besterik ez dutela egiten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eguesibar