Gizartea -

LA MANADA

Espetxetik ateratzeko baimena birritan ukatu diote Jose Angel Prendari

2016ko sanferminetan Iruñean emakume bat taldean bortxatzeagatik zigortutako bost gizonetako batek bortxaketa onartu du eta barkamena eskatu dio biktimari, gutun bidez.

Jose Angel Prenda. Artxiboko argazkia: EFE
Jose Angel Prenda
Jose Angel Prenda. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cadizeko Puerto III espetxeko zuzendaritzak birritan ukatu dio espetxetik ateratzeko baimena La Manada taldeko Jose Angel Prendari, 2016ko Iruñeko sanferminetan emakume bat taldean bortxatzeagatik zigortutako bost gizonetako bati.

Prendari ezarri zioten 15 urteko espetxe zigorraren laurdena bete du. Gauzak horrela, eta espetxe legediaren arabera, baimenak eska ditzake.

Aste honetan jakin ahal izan denez, La Manadako kideak bortxaketa onartu du lehen aldiz eta biktimari igorritako gutun batean damua agertu eta eragindako mina sentitzen duela esan du.  

Bigarren graduan (36 egun) edo hirugarren graduan (48 egun) sailkatutako presoek irteera-baimenak eskatu ahal dituzte, askatasunean bizitzeko prestakuntza moduan. 

Dena dela, aurrez presoari buruzko txostena egin ohi du espetxe administrazioak, gizarteratzea lortzeko bidean oztopo izan ote daitekeen eta berriro delitua egiteko edo zigorra urratzeko arriskua ote dagoen aztertuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gaurko albisteak Nafarroan Delituak albisteak Gizartea bideoak Genero indarkeriaren biktimak Eguneko albisteak Eguneko albisteak ‘La Manada’ auzia azken ordukoa Espetxeen albisteak gaur