Gizartea -
Koronabirusa
Pfizer/BioNTech txertoa "eraginkorra eta segurua" da 5 eta 11 urte bitarteko haurrengan
Emaitza 2/3 fasean dagoen azterlan baten zatia da, eta 5 eta 11 urte bitarteko 2268 adingabe hartzen ditu barne. Jasotako dosia 10mgkoa izan da (adinekoentzat ohikoa 30mgkoa da), eta antigorputzen erantzunak txertoa hartu duten 16-25 urteko pertsonengan sortutakoarekin aldera daitezke.
O.P. | EiTB Media
Pfizer eta BioNTech enpresek iragarri dute 2/3 fasean dagoen entsegu baten emaitzen arabera, bien artean ekoizten duten covid-19aren aurkako txertoak aldeko segurtasun emaitzak eta antigorputz erantzun solidoa eragiten duela 5 eta 11 urte bitarteko haurrengan, hau da, "txertoa eraginkorra eta segurua da".
Hiru adin-tartetan banatuta, 6 hilabete eta 11 urte bitarteko adingabeen erantzun immunologikoa aztertzeko entseguaren lehen emaitza da
Lehen zati honek erakutsi du du 10 mgko bi dosik (helduena baino baxuagoa), 21 eguneko tartearekin jarriak, 5 eta 11 urte bitarteko haurrengan sortzen duen erantzuna Pfizer-BioNTech enpresaren aurreko azterlan batean 30 mgko dosiarekin immunizatutako 16-25 urteko pertsonek sortutako erantzunarekin aldera daitezkeela.