Gizartea -

Gipuzkoa

Lurraldebusek gaueko zerbitzu guztiak berreskuratuko ditu larunbatetik aurrera

Erabiltzaileek covid-19a ez hedatzeko indarrean dauden arauak bete beharko dituzte, eta edukiera-muga % 80koa izango da.

Lurraldebuseko autobus bat. Irudia: Lurraldebus
Lurraldebuseko autobus bat
Lurraldebuseko autobus bat. Irudia: Lurraldebus

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako garraio publikoaren zerbitzuak, Lurraldebusek, gaueko zerbitzu guztiak berreskuratuko ditu larunbat honetatik aurrera (hilak 18), pandemia hasi zenetik mugatuta egon ondoren, Eusko Jaurlaritzak gaur iragarritako murrizketen erlaxaziora egokitzeko.

Lurraldebusen gaueko ordutegiak larunbat goizaldetik aurrera berreskuratuko dira, erabiltzaileek covid-19a ez hedatzeko indarrean dauden arauak bete beharko dituzte eta edukiera % 80an mantenduko da.

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak gogorarazi duenez, Lurraldebusen ordutegiak eta edukierak pandemiaren bilakaerara egokitu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Lurraldebus Garraio publikoa Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak