Gizartea -

Desagertua

Goizean berriro ekin diete Berrobin asteartean desagertutako gizonaren bilaketa lanei

Goiz-goizetik, zaintza eta erreskate profesionalak eta boluntario ugari bildu dira Berrobin astearte goizean desagertutako 33 urteko gizonezkoa bilatzeko.

Bilaketa taldea, atzo Berrobin. Argazkia: SOS Deiak
Bilaketa taldea, atzo Berrobin. Argazkia: SOS Deiak
Bilaketa taldea, atzo Berrobin. Argazkia: SOS Deiak

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko larrialdi zerbitzuek berriro ekin diote larunbat goiz honetan  joan den asteartetik desagertuta dagoen Berrobiko 33 urteko gizonezkoa bilatzeko lanei, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

Berrobi inguruko mendi eta bideetan ari dira bilaketa lanak egiten, batez ere.

Bilaketa lanetan dihardute Ertzaintzaren mendiko Zaintza eta Erreskate Unitateko kideek, Txakurren unitateak eta helikoptero batek, baita Gurutze Gorriak, DYAk eta Gipuzkoako Suhiltzaileek ere. Gainera, 50 boluntario ere ari dira parte hartzen.

Euskadiko Larrialdietako Boluntarioen Elkarteak eskatu du gazteari buruzko informaziorik izanez gero, agintariekin harremanetan jartzeko edo 112 telefonora (larrialdietarako telefonoa) deitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gurutze Gorria Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Suhiltzaileak