Gizartea -

Koronabirusa

Euskadik % 20an mantenduko du estadioen edukiera, egoera epidemiologikoa hobetu arte

Abuztuan jokatuko diren partidetarako gehienezko edukierak adostu zituen atzo Lurraldearteko Osasun Batzordeak: % 40koa futbol-estadioetan eta % 30ekoa saskibaloiko kantxetan, esparru itxiak baitira.

San Mames estadioa, hutsik. Artxiboko irudia: EFE.
San Mames estadioa, hutsik.
Euskadin, zelaietako aforoa % 20koa izango da, eta Nafarroan, berriz, % 33koa

1:22

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik % 20ko gehienezko edukierari eutsiko dio futbol-estadioetan, Iñigo Urkullu lehendakariak uztailean sinatu zuen dekretuak hala aginduta. Arau horretan, covid-19aren hedapena saihesteko neurri berriak ezarrita daude, eta, besteak beste, edukierak murriztea aurreikusten ditu.

Iragan uztailaren 23an sinatu zuen dekretua Urkulluk, eta, zehazki, hiru egun beranduago sartu ziren indarrean edukierei buruzko neurriak. Murrizketak LABIko Aholku Batzordearen bileran erabaki ziren, eta Osakidetzaren Bizi Berri IV Planean aurreikusitakoaren arabera ezartzen dira.

Eusko Jaurlaritzak gogoratu duenez, abuztuan jokatuko diren partidetarako gehienezko edukierak adostu zituen atzo, asteazkenean, Lurraldearteko Osasun Batzordeak: % 40koa futbol-estadioetan eta % 30ekoa saskibaloiko kantxetan, esparru itxiak baitira.

Nolanahi ere, Euskadik estadioetan % 20ko edukierari eutsiko diola esan du Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera epidemiologikoa dela eta. Gehienezko jende kopuru hori ez da aldatuko epidemiaren intzidentzia hobetu arte, "oso altua" baita uneotan.

Estadioen aforoaren % 20 betetzeko baimena emango die Eusko Jaurlaritzak bost futbol talde profesionalei
Estadioen aforoaren % 20 betetzeko baimena emango die Eusko Jaurlaritzak bost futbol talde profesionalei
Estadioen aforoaren % 20 betetzeko baimena emango die Eusko Jaurlaritzak bost futbol talde profesionalei

1:47
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa