Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia atzeratzea eskatu du MOEk

Europako biztanleriaren erdia baino gehiago txertoa hartuta dago, eta Ameriketako Estatu Batuetan % 70 dira txertoa hartutako pertsonak; Afrikan, ostera, biztanleen % 2k soilik du jarraibide osoa, eta % 5ek dosi bat jaso du.

Gazte bat txertoa hartzen. Argazkia: EFE.
Gazte bat txertoa hartzen.
Gazte bat txertoa hartzen. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) covid-19aren aurkako txertoen hirugarren dosi bat jartzea atzeratzea eskatu du gaur, Israelek eta Alemaniak adineko pertsonei errefortzu dosi bat eskaintzea erabaki ostean.

"Ulertzen dugu gobernuak kezkatuta daudela beren herritarrak delta aldaeratik babesteko, baina ezin dugu onartu txertoen hornidura gehienak erabili dituzten herrialdeek are gehiago erabiltzea, munduko populazio ahulenek babesik gabe jarraitzen duten bitartean", adierazi du Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEko zuzendari nagusiak.

Mundu osoan emandako 4.000 milioi txertoetatik, % 80 baino gehiago diru-sarrera handiko eta ertaineko herrialdeetan txertatu dira, hau da, munduko biztanleriaren erdia baino gutxiago osatzen duten herrialdeetan.

Tedrosek azaldu duenez, eskatzen duen luzapena irailaren amaierara artekoa izango litzateke, hau da, herrialde bakoitzeko biztanleriaren % 10ari gutxienez txertoa jartzea lortzeko epea. Baliabide gutxien dituzten herrialdeen kasuan, COVAX proiektuaren bidez lortuko dituzte txertoak, txertoak bidezko moduan eskuratzeko diseinatutako planari esker.

Denborak aurrera egin ahala, txertoen eskuragarritasunaren desberdintasuna handitzen ari da, MOEko adituek ohartarazi dutenez. Europak biztanleriaren erdia baino gehiagori eman die txertoa, eta Ameriketako Estatu Batuek % 70 ingururi; Afrikan, ostera, biztanleen % 2k soilik dute txertaketa-jarraibide osoa, eta % 5ek dosi bat jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Europa bideoak Erresuma Batua Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Israel albisteak Txertoak egutegia Koronabirusa olatu berria MOE albisteak gaur Maskarak gaur