Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroako Gobernuak berriro eskatuko dio Justiziari etxeratze-agindua onar dezala

Beste Foru Agindu bat aterako du Exekutiboak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak lehen eskaera baztertu eta gero.

Lagun talde bat, terraza batean, gauez. Argazkia: EFE
Lagun talde bat, terraza batean, gauez.
Lagun talde bat, terraza batean, gauez. Argazkia: EFE

o.p. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Remirez Foru Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak iragarri duenez, Nafarroako Gobernuak foru agindu berri bat emango du etxeratzearen beharra "behar bezala arrazoitzeko". Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak astearte honetan etxeratze agindua atzera bota ostean iritsi da iragarpena.

Justiziak atzera bota du araua, neurria justifikatzen duten datuen zehaztasun eskasa argudiatuta.

"Nafarroako Gobernuaren nahia da foru agindu berri bat ematea, kasu honetan behar bezala arrazoituko duena gaueko mugikortasuna 01:00etatik 06:00etara mugatzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak gaur adierazi dituen irizpideei jarraikiz", azpimarratu du Remirezek, ostiral honetan indarrean jarri ahal izateko eta uztailaren 19ko 24/2021 Foru Aginduaren iraupen berarekin.

Javier Remirezek berretsi du etxeratze-agindua, gaur goizaldetik indarrean sartzea nahi zutena, "ezinbesteko eta beharrezko neurria" dela Nafarroako zati handi batean dagoen kutsatze kopuru handiari aurre egiteko. Gainera, Remirezek azpimarratu du proposatutako neurriak "ezinbesteko gutxienekoa" direla Foru Erkidegoaren babesa bermatzeko eta oreka berreskuratzen saiatzeko.

Bestalde, Foru Aginduan jasotako beste neurriak gauerdian sartuko dira indarrean. Araua uztailaren 29ra arte egongo da indarrean, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Nafarroako Gobernuko bozeramailearen hitzetan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak babestu egin du lurralde osoan 10 pertsona inguru biltzea, eta herri bazkariak, kalejirak eta entzierroak debekatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasunari buruzko albisteak María Chivite Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiketak