Gizartea -
Telelana
Telelana bikoiztu egin da Euskadin, % 12ra iritsi arte
Enpresa-helburuetarako sare sozialen erabilerak igoera bortitza izan du 4.0 Industrian. Enpresen % 51,5k erabiltzen dute, eta ehuneko hori % 70ekoa da 10 langile eta gehiagoko enpresetan.
EITB MEDIA
Telelanaren aldeko apustua bikoiztu egin da Euskadin azken urtean, eta enpresatik kanpo lan egiten duten langileen % 12ra iristen da. Langile horiek, gutxienez, lanaldiaren herena modu telematikoan egiten dute.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakitera eman duenez, pandemiak ekarri dituen aldaketek eragin dute igoera hori. Nabarmendu duenez, 2021ean langileen % 12k sare telematikoak erabiltzen dituzte erregulartasunez lantokitik kanpo, eta 2020an, berriz, ehuneko hori erdia zen, % 5,4.
Enpresen eraldaketa digitalaren datu nabarmen bat da establezimenduen % 51,5ek sare sozialak erabiltzen dituztela enpresa-helburuetarako.
Enpresek gero eta gehiago dakite zein garrantzitsua den web orri bat izatea. Hala, azken urtean, sarean presente daudenak % 53,0 dira; 10 langile edo gehiagoko enpresetan, berriz, % 92,5 dira.
Interneten dauden enpresen horrien hizkuntzei dagokienez, gaztelania nabarmentzen da kasuen % 98,9an, euskara % 42,5ean, ingelesa % 30,6an eta beste hizkuntza batzuk % 13,0an.
Konpainiek dituzten sistemei dagokienez, gaur egun % 94,2k ordenagailua dute, % 90,8k posta elektronikoa, % 92,6k Interneterako sarbidea eta % 94,9k telefono mugikorra. Gainera, enpresen erdiek baino gehixeagok, % 53k, webgunea dute, gehienbat gaztelaniaz ( % 98,9), ondoren euskaraz ( % 42,5), ingelesez ( % 30,6) eta beste hizkuntza batzuetan ( % 13).
Zuntz optiko bidezko konexioa da hazkunderik handiena duen sarbidea, eta ADSLak jaisten jarraitzen du.