Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak 16 eta 29 urte bitarteko pertsonei txertoa jartzeko hitzorduak irekiko ditu ostiralean

Ostiraletik aurrera, uztailean eta abuztuan zehar, 16 urtetik gorakoek covid-19aren kontrako txertoa jartzeko hitzordua eskatu ahal izango dute Osakidetzaren webgunearen bidez.

Laster hasiko da EAEko gazteen txertaketa. Argazkia: EFE.
Gazte bat txertoa jasotzen.
16 urtetik gorako gazteen txertaketa aurreratu beharko litzateke?

1:29

I.R. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txertaketak aurrera jarraitzen du EAEko biztanleriaren artean. Hurrengoak 16 eta 29 urte bitarteko gazteak izango dira, eta uztailaren 9tik aurrera eskatu ahalko dute hitzordua.

Hala iragarri du gaur, asteartean, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Gobernu kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Azaldu duenez, gazteek Osakidetzaren webgunean hartu ahal izango dute hitzordua, uztailean eta abuztuan.

Era berean, Sagarduik jakinarazi du xede-populazioaren erdiak baino gehiagok lortu duela jada txertaketa pauta amaitzea, eta 10 pertsonatik 7k gutxienez dosi bat jaso duela. Halaber, iragarri du uztailean amaituko dela 60-69 urteko pertsonen immunizazioa, eta datorren astean itxiko dela funtsezko langileen txertaketa.

Bien bitartean, aste honetan, Osakidetzak ahaleginak egingo ditu 30 eta 39 urte bitarteko pertsonen artean botikak inokulatzeko, eta 40-49 urtekoen artean aurrera egiten jarraituko du, horien % 80k jaso gutxienez dosi bat dutela. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa