Gizartea -

Koronabirusa

EAEko herritarren % 70ek txertoaren dosi bat jaso dute gutxienez

Horrez gain, biztanleriaren erdiak baino gehiagok immunizazio osoa du jada.

Erizain bat AstraZenecaren txerto bat prestatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Erizain bat AstraZenecaren txerto bat prestatzen.
970.567 herritar dagoeneko immunizatuta daude EAEn

1:20

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erritmo onean jarraitzen du txertaketak Euskadin, eta hala, helburu den biztanleriaren (16 urtetik gorakoak) % 70,2k baimenduta dauden prestakinetakoren baten dosi bat jaso du gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratutako azken txertaketa buletinaren arabera.

Uztailaren 5era arte berritutako datuen arabera, 1.328.263 pertsonari jarri diote gutxienez dosi bat (aipatutako % 70 hori) eta 970.567 lagun erabat immunizatuta daude, hots, biztanleriaren % 51,3.

Halaber, kontraindikazioak tarteko edo uko egin diotelako, inokulatu gabeko herritarren portzentajeak egonkor jarraitzen du: % 1,7 baino ez da.

Kontsultatu covid-19aren kontrako txertaketa kanpinaren beste datu batzuk grafikootan:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Erizaintza Txertoak Koronabirusa