Gizartea -

Larri zauritua

Haur txiki bat larri zauritu da Bilbon, bigarren solairu batetik behera erorita

16 hilabeteko umea Arbolantxa (Otxarkoaga auzoa) kaleko etxebizitza baten leihotik jausi da.

Arbolantxa kaleko eraikina. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Arbolantxa kaleko eraikina
16 hilabeteko haur bat lehiotik behera amildu da, Bilboko Otxarkoaga auzoan

1:3

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 hilabeteko ume bat larri zauritu da larunbat honetan, Arbolantxa (Otxarkoaga auzoa) kaleko etxebizitza baten bigarren solairutik behera erorita. Gurutzetako Ospitalera eraman dute haurra, anbulantzian.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 13:00etan jazo da. Oraindik datu ofizialik ez dagoen arren, istripua izan dela dirudi.

Antza denez, biktima aulki baten gainean zegoen, eta eskuetan zuen jostailua leihotik behera jaustean, amildu egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak albisteak gaur Otxarkoaga gaur