Gizartea -

Gezurrak sare sozialetan

Ez, ez dago serieko hiltzailerik Nafarroan

Sare sozialetan bolo-bolo dabilen mezu batek dio lau pertsona hil dituen serieko hiltzaile baten bila ari direla Nafarroan. Gezurra da.

Foruzaingoaren izenean, WhatsApp bidez zabaldutako ohar faltsua.
Foruzaingoaren izenean, WhatsApp bidez zabaldutako ohar faltsua.
Foruzaingoaren izenean, WhatsApp bidez zabaldutako ohar faltsua.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan azken bi hilabeteetan lau pertsona hil dituen serieko hiltzaile baten bila ari direla dioen mezu bat zabaldu dute sare sozialetan, baina gezurra da.  

WhatsAppen bolo-bolo dabilen mezuaren arabera, azkeneko hilotza asteartean topatu zuten, kontainer batean, Iruñea erdigunean, eta Poliziak etxetik ez ateratzeko deia egin die herritarrei.

Foruzaingoak ohartarazi du sare sozialetan zabaldu den ohar horretan esaten dena gezurra dela, baina zehaztu du egia dela maiatzean eta ekainean hiru hilotz aurkitu zituztela eta gertakari horiek argitzeko ikerketak abian daudela.   

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Albiste faltsuak