Gizartea -
Nafarroa
Kasedako hilketengatik auzipetuetako bi erruduntzat jo dituzte
Herri-epaimahiak ebatzi du aitak burutu zituela hiru hilketak, seme gazteenaren laguntzarekin. Seme nagusia, berriz, errugabe jo dute.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Kasedako hilketengatik auzipetuetako hiru lagunetatik bi erreduntzat jo ditu herri-epaimahaiak: Juan Carlos eta Emilio aita-semeak. Juan Carlos semea, berriz, errugabea dela ebatzi du.
Gertakariak 2018an jazo ziren. Fermin izeneko gizona —50 urte— eta haren bi semeak, Jose Antonio eta Cristian —20 eta 17 urtekoak, hurrenez hurren—, eskopeta batekin egindako tiroz hil zituzten kale erdian.
Herri-epaimahaiaren arabera, Juan Carlos aitak hil zituen, ezustean tiro eginda eta biktimei defendatzeko aukerarik eman gabe. Antza, dibortzio batek eragin zuen bi familien arteko liskarra.
Aitari egotzi dizkiote hiru hilketak, baina Emilio semearen "laguntza garrantzitsua" izan zela ebatzi du herri-epaimahaiak, aitak hala eskatuta, "eskopeta autotik hartu eta eskura eman ziolako, kargatuta zegoela jakinda". Hortaz, erruduntzat jo dute.
Juan Carlos semea, berriz, errugabea dela ebatzi dute, eskopeta prestatzen lagundu zuela ziurtatzeko frogarik ez dagoela argudiatuta.