Gizartea -
Koronabirusa
18 urtetik gorakoen txertaketa maiatzaren 31n hasiko da Ipar Euskal Herrian
Horrez gain, maiatzaren 24tik aurrera funtsezko kolektiboetako langileei jarriko diete txertoa, tartean irakasleei, dendariei edo jendarmeei.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
18 urtetik gorako herritarren txertaketa maiatzaren 31n hasiko da Ipar Euskal Herrian, espero baino bi aste lehenago, hain zuzen ere.
Halaber, maiatzaren 24tik aurrera funtsezko kolektiboetako profesionalei jarriko diete txertoa, tartean irakasleei, elikagaien saltokietako langileei edo jendarmeei.
Jean Castex lehen ministro frantziarrak egin du iragarpena, eta pozik agertu da txertaketa kanpaina "uste baino azkarrago doalako".
Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, 30,8 milioi dosi jarri dituzte Frantziako Estatuan. Egunero 600.000 dosi inguru ipintzen dituztela zehaztu dute.