Gizartea -

NAFARROA

Jaiak antolatzeko "malgutasuna" aldarrikatu dute Navarra Sumako hainbat alkatek

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa gomendio orokor bat prestatzen ari da, herrietako jaiak aurten ere ez ospatzeko. Horren aurrean, dozena bat alkatek gutuna kaleratu dute.

2018ko sanferminak Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
2018ko sanferminak Iruñean
2018ko sanferminak Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Navarra Sumako hainbat alkatek gutuna igorri diote berriki Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, herrietako jaiak antolatzeko eskubidea dutela aldarrikatuz. Zehazki, "malgutasuna" nahi dute jaien saioan ekitaldiak egin ahal izateko, zezenketak, esaterako. Hain zuzen ere, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak gomendio orokor bat argitaratu nahi du laster, herrietako jaiak aurten ere ez ospatzeko. Horren aurrean, dozena bat alkatek gutuna kaleratu dute.

Jaiak antolatzeko eskumena udalena dela azpimarratu dute alkateek idatzian.

"Zer egin daitekeen edo zer ez" argitzeko eskatu du Navarra Sumak, txertaketa aurrera egiten ari dela eta talde immunitatea gertu dagoela argudiatuta.

Juan Carlos Castillo Ezpeleta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente eta Azkoiengo alkate ere badenak "ardura falta" leporatu die gutuna sinatu duten alkateei. Haren esanetan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa prestatzen ari dena gomendioa da, eta, ondoren, alkate bakoitzaren ardura izango da jaiak antolatu ala ez erabakitzea.

Alkateen gutunari buruz galdetuta, Ramon Alzorriz sozialistak esan du nahiago duela "alkate gehienen" jarrerari erreparatzea, eta ez "Gobernuari eraso" egin nahi dioten horiei. Ildo horretan, zuhurtzia mezua zabaldu du: "Ezin dira jaiak egin pandemiarik ez balego bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Navarra Suma