Gizartea -

koronabirusa

Gauerdian amaitu da Arguedaseko itxiera perimetrala, ia hiru asteren ostean

Nabarmen jaitsi dira 14 eta 7 egunetako intzidentzia tasa metatuak. Horregatik, herria berriro zabaltzeko baimena eman du Nafarroako Gobernuak.

Foru Poliziaren kontrola Arguedasen. Irudia: EITBren bideo batetik aterata.
Foru Poliziaren kontrola Arguedasen.
Foru Poliziaren kontrola Arguedasen. Irudia: EITBren bideo batetik aterata.

O. P. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur gauerdian indargabetu da Arguedasen pasa den hilaren 6an covid-19aren hedapena eragozteko ezarritako itxiera perimetrala, eta herritik irten eta bertara sartzeko aukera izango da.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, herrian hartutako neurriei esker nabarmen jaitsi da bertan birusaren eragina.

Hala, 2300 biztanle inguru dituen herri honetan, 14 eguneko intzidentzia metatua apirilaren 6an 100.000 biztanleko 3829 kasukoa izatetik, gaur 484 kasukoa izatera igaro da. Era berean, 7 eguneko intzidentzia, herria itxi zenean 2244 kasukoa zen eta gaur egun 100.000 biztanleko 44 kasukoa da.

Zifra orokorrek, beraz, beheranzko joera erakusten dute. Horregatik, Nafarroako Gobernuak onespena eman dio herria berriro irekitzeari.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Koronabirusa