Gizartea -

Txertoak

Sendagaien Agentziak berretsi du AstraZenecak ez duela loturarik tronbosi kasuekin

Sendagaien Europako Agentziak ostegunean plazaratuko ditu AstraZenecaren txertoaren inguruko behin betiko ondorioak.

AstraZenecaren txerto batzuk. Argazkia: EITB Media
AstraZenecaren txerto batzuk. Argazkia: EITB Media
AstraZenecaren txerto batzuk. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaien Europako Agentziak (EMA) berretsi egin du Europako zenbait herritan atzemandako tronbosi kasuak ez daudela lotuta AstraZenecaren txertoarekin. "Ez dago zantzurik", nabarmendu du Emer Cooke erakundeko zuzendari nagusiak, eta txerto horren onurak arriskuak baino handiagoak direla gaineratu du.

EMA "sakon" aztertzen ari da AstraZenecaren txertoa jaso eta gero tronbosia izan duten pertsonen kasuak, baina "kointzidentzia" direla nabarmendu du Cookek, prentsaurrekoan.

Azterketa "sakon" horren emaitzak ostegunean plazaratuko ditu EMAk, baina, bien bitartean, lasaitasun mezua helarazi nahi izan die herritarrei.

Une honetan, AstraZenecako txertaketa etenda dago Europako zenbait herrialdetan, tartean Espainian, Frantzia, Alemanian eta Italian, baina, oraingoz, tronbosi kasuen maiztasuna txertoa jaso ez duten biztanleen arteko berdina dela dirudi. Horrenbestez, ez dago kezkatuta egoteko arrazoirik.

"Egun, ez dago txertoak eta tronbosiak lotzen dituen zantzurik", azpimarratu nahi izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa