Gizartea -

MIGRAZIOA

'Aita Mari' Augustako portura iritsi da, 102 migranterekin

Maltako uretan erreskatatu zituzte, joan den ostiralean. Tartean, 57 adin txikiko daude, ia denak Somaliakoak.

'Aita Mari' ontziak erreskatatutako migrante talde bat.
'Aita Mari'
'Aita Mari' ontzia Italiako portu batean lehorreratu da

0:42

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari ontzia gaur goizean lehorretaratu da Augustako portuan (Italia), eta bertan geratuko dira Maltako uretan, herenegun, erreskatatutako 102 migranteak.

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak atzo jakitera eman zuenez, Sizilian lehorreratzeko baimena eman dio Italiak Aita Mari ontziari, aurretik Maltak ukatu ostean. 

Erreskatatutako pertsonen artean, 57 adin txikiko daude; horietako bat, zazpi hilabetekoa. Bi emakume, berriz, haurdun daude. 

Ontziko arduradunen arabera, hainbat umek "tortura zantzuak" dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Migrazioa Europa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Italia Errefuxiatuak Giza eskubideak gaur Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Aita Mariri buruzko albisteak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak