Gizartea -
Migrazio krisia
Aita Mari Mediterraneora abiatuko da Almeriatik
Ontzia hilabete hasieran zegoen itsasoratzeko prest zegoen, baina "ikuskapen zorrotzek" eraginda, gaur arte atzeratu da misioa.
E. G. | EITB MEDIA
Aita Mari, Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen ontzia, gaur bertan abiatuko da Almeriako Adra portutik (Espainia) Erdialdeko Mediterraneorantz. Italia eta Libia arteko ibilbidea du jomuga, azken honetako gatazketatik ihesi doazen pertsonei laguntzeko asmoz.
Ontzi humanitarioa hilabete hasieran zegoen itsasoratzeko prest, baina "bandera zuriaren protokoloaren eta Italiako agintariek SAR eremuan jarduteko baldintzetatik eratorritako ikuskapen zorrotzen" eraginez, gaur arte ezin izan da abiatu.
13 lagunek osatutako tripulazioak espero du "bost egunen buruan, betiere itsasoaren egoeraren arabera" iritsiko direla bilaketa eta erreskate gunera.
Aita Marik klinika bat du ontzian, antigenoen testak egiteko materialarekin eta EPIekin, covid-19-tik babesteko.