Gizartea -

Koronabirusa

AstraZenecaren txertoa militarrek, poliziek, suhiltzaileek eta irakasleek jasoko dute

AstraZeneca konpainiak eta Oxfordeko Unibertsitateak egindako txertoa 55 urtetik beherako ezinbesteko langileei jartzea erabaki du Osasun Publikoko Batzordeak.

AstraZenecaren txertoaren dosi bat. Artxiboko argazkia: EFE
AstraZenecaren txertoaren dosi bat.
AstraZenecaren txertoaren dosi bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AstraZeneca enpresa-farmazeutikoak eta Oxfordeko Unibertsitateak elkarlanean landutako txertoa militarrei, poliziei, espetxeetako funtzionarioei, suhiltzaileei eta irakasleei ematea erabaki du Osasun Publikoko Batzordeak.

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek egindako bileran, txertaketa estrategia eguneratu dute, AstraZenecaren txertoa jasotzeko lehentasuna izango duten kolektiboak zehaztuz.

Osasun arloko eta esparru sozio-sanitarioko langileak biltzen dituen hirugarren taldean, azpitalde bat egin dute: fisioterapeutak, terapeutak, farmazietako langileak, etxerako laguntzeko zerbitzua ematen dutenak, adin txikikoen zentroetako beharginak, eguneko zentroetan aritzen direnak eta espetxeetako langileak sartuta.

Horrez gain, seigarren taldean izango diren kolektiboak zehaztu dituzte: Estatuko segurtasun indarrak (Espainiako Polizia, Guardia Zibila, Polizia autonomikoak eta Udaltzaingoak), militarra, suhiltzaileak, irakasleak eta haur hezkuntzako langileak.  

AstraZencaren txertoa 18 eta 55 urte arteko pertsonei jarriko diete.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa Koronabirusa Irakasleen albisteak gaur Industria farmazeutikoa