Gizartea -

IKERKETA

Ertzaintza gorpuzki gehiagoren bila ari da Getxoko itsasertzean

Ertzaintzak kriminalitate zantzuak atzeman ditu igandean eta astelehenean Arrigunaga hondartzan aurkitutako gorpuzkietan.

Ertzaintzako urpekariak Arrigunagan, gorpuzki gehiagoren bila. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Ertzaintzako urpekariak Arrigunagan, gorpuzki gehiagoren bila
Ertzaintza gorpuzki gehiagoren bila ari da Arrigunaga hondartzan

1:34

O.A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza Arrigunaga hondartzaren inguruak eta Getxoko itsasertza miatzen ari da, giza gorpuzki gehiagoren bila. Izan ere, kriminalitate zantzuak atzeman ditu igandean eta astelehenean Arrigunaga hondartzan aurkitutako gorpuzkietan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez, Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du azken egunetan agertutako gorputz zatiak norenak diren eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Igandean Arrigunaga hondartza inguruan zebilen pertsona batek Ertzaintzari deitu zion, orkatilaren eta belaunaren arteko hanka zati bat topatu zuela esanez. Gorpuzkiak Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zituzten, azter zitzaten. Atzo, ostera, gorpuzki gehiago aurkitu zituzten edukiontzi batean.

Ertzaintzak ondorioztatu duenez, baliteke gizonezko batenak izatea Arrigunaga hondartzan aurkitutako gorpuzkiak. Polizia zientifikoa gorpuzki horien DNA lagin bat desagertu diren pertsonen datu basearekin alderatzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo argazkiak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Arrigunaga hondartza azken ordukoa