Gizartea -
KORONABIRUSA
Erresuma Batuko aldaerarekin kutsatutako 10 pertsona atzeman dituzte Baionan
EITBk baieztatu ahal izan duenez, Aviron Bayonnais errugbi taldeko 10 kidek eman dute positibo.
EITB MEDIA
Baionan Erresuma Batuko aldaera berriarekin kutsatutako kasuak atzeman dituzte.
EITBk baieztatu ahal izan duenez, Aviron Bayonnais errugbi taldeko 10 kidek eman dute positibo koronabirusaren aldaera berrian. Abenduaren 19an Leicesterren aurka jokatu eta gero atzeman dituzte kasuak jokalarien artean.
Taldeko arduradunen arabera, kutsatzeak eragin zituen hutsunea covid-19aren aurkako "protokoloan" egon zen, PCR probak partida jokatu baino bost egun lehenago egin baitzitzaizkien jokalariei.
Atzemandako kasu guztiak sintomarik gabekoak direla adierazi dute, baina badaezpada taldeko kide guztiek beteko dute berrogeialdia, urtarrilaren 7ra arte.