Gizartea -
Koronabirusa
Ekainerako Estatuko biztanleriaren ia erdia txertatuta egongo da, Sanchezen esanetan
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du lanean ari direla txertoak aurki eskuratzeko: "Posible bada, abendurako, eta bestela, urtarrilerako, baina lehenbailehen".
Agentziak | Erredakzioa
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, datorren urteko maiatzerako edo ekainerako Espainiako Estatuko 15-20 milioi pertsona egongo dira covid-19aren aurka txertatuta.
Iragarpena Kantabriara egin duen bisita batean egin du gobernuburuak. Azaldu du txertaketa planaren lehen fasean 2,5 milioi lagun txertatuko dituztela; bigarren fasean, berriz, 15-20 milioira helduko dira. Azkenik, hirugarren faserako "Espainiako 47 milioi biztanleak" babestuta egongo dira.
Sanchezen hitzetan, Gobernua "lan eta lan ari da" txertoak "lehenbailehen" hel daitezen, betiere Europako Botiken Agentziaren oniritzia jasota. "Posible bada, abendurako, eta bestela, urtarrilerako, baina lehenbailehen", erantsi du. Horrez gain, iradoki du 2021 "amaieran" Espainian garatutako txerto bat egongo dela.
"Lehentasuna duten talde guztiek txertoa jasotzen dutela bermatuko dugu, zuzen banatuta, jendea non bizi den gorabehera", nabarmendu du.
Sanchezek bezala, Salvador Illa Osasun ministroak ere aurreikuspen beraren berri eman du Euskadira egin duen bisitan: