Gizartea -

Koronabirusa

COVID-19 agerraldia izan da Gorlizko Ospitalean eta gaixoen % 20 kutsatu dira

Gainera, langileen 10etik 1ek hartu du gaixotasuna. Ospitaleak 134 ohe ditu guztira, baina ez dute jakinarazi zenbat ari diren erabiltzen.

Gorlizko Ospitalea. Argazkia: Javier Mediavilla
Gorlizko Ospitalea. Argazkia: Javier Mediavilla
Gorlizko Ospitalea. Argazkia: Javier Mediavilla

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorlizko Ospitalean (Bizkaia) bisitak galarazi dituzte gaixoen % 20 eta osasun langileen % 10 kutsatu dituen COVID-19 agerraldi bat atzeman ostean, Osakidetzak jakinera eman duenez.

Ospitale horrek arinak ez diren gaixoak jaso ohitu ditu, eta barne medikuntzarako 52 ohe eta errehabilitaziorako beste 82 ohe ditu. Hala ere, ez dute jakinarazi zenbat ohe erabiltzen ari ziren kutsatzea izan den unean. Beteta egonez gero, 26 izango dira kutsatuak.

Azaldu dutenez, baheketa egiten ari dira ospitaleratutako gaixo guztien eta langile guztien artean birusaren transmisioa etete aldera.

Baheketa horretan atzeman dituzte positiboak gaixoen eta profesionalen artean, eta badirudi kutsatzeen jatorria bisita batean dagoela.

Hartu dituzten neurrien artean, bisitak galarazi dituzte. Hala, baliabide telematikoak erraztu dituzte jarraipena senideekin egin ahal izateko.

Salbuespena hil zorian dauden pertsonena da, bisitak ahalbidetzeko baliabideak jarri baitituzte.

Prebentzio neurri gisa, ez dute ospitaleratzerik onartzen zentroan, kontsultak eta errehabilitazio zerbitzua ere kendu dituzte, eta ospitale osoa desinfektatu dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gorliz Koronabirusa