Gizartea -
Koronabirusa
COVID-19aren aurkako txerto esperimentalak: zeintzuk dira eta zein fasetan daude?
200 bat konpainia farmazeutikok hilabeteak daramatzate lanean COVID-19aren pandemiari aurre egiteko txertoa landu nahian. Hauek dira aurreratuta dauden ikerketak.
REUTERS
- AstraZeneca: Oxford unibertsitatearekin batera Suediako multinazionalak garatutako txertoak % 70,4ko eraginkortasuna erakutsi du hirugarren fasean. Dena dela, eraginkortasuna % 90ra igo da aurrena dosi erdia eman zitzaien boluntarioen (ondoren, dosi oso bat eman zieten) artean.
- Sinopharm: Talde farmazeutiko txinatarra entseguen azken fasea egiten ari da Txinan, Brasilen eta Bahreinen. Ikertzaileek ziurtatu dute txertoa segurua dela.
- Pfizer eta BioNTech: Konpainia estatubatuarrak eta alemaniarrak elkarlanean landutako txertoaren eraginkortasuna % 90etik gorakoa dela esan dute. Hirugarren fasean daude.
- Moderna: Enpresa estatubatuarrak esan du bera txertoak % 94,5eko eraginkortasuna duela eta merkaturatzeko irizpideak betetzen dituela. 30.000 txerto jarri ditu entsegu klinikoaren azken fasean.
- Sinovac Biotech: Coronavac txertoa arrisku taldean dauden pertsonei jartzeko baimena eman du Txinak. Azkeneko probak Brasilen, Indonesian eta Turkian egiten ari dira. Azaroan izango dituzte behin-behineko emaitzak.
- Inovio Pharma: AEBko osasun agintariek ikerketa behin-behinean gelditu dute eta konpainiari hainbat informazio emateko eskatu diote.
- Moskuko Epidemiologia Institutua: Sputnik V txertoak % 95eko eraginkortasuna eman zuen lehenengoa dosia eman eta 42 egunera, eta 10 dolarretik beherako kostua izango du. Gainera, deshidratatutako txertoen ekoizpena martxan jarri du Errusiak, liofilizazio teknologiaren bitartez, eta horrek nabarmen erraztuko du garraioa, baita leku apartatuenetara ere.
- Bharat Biotech: Indiako konpainia farmazeutikoak egindako txertoa segurutzat jo du ikerketa bigarren fasean. Azkeneko proban 25.000 laguni jarriko diete txertoa.
- Johnson & Johnson: AEBko multinazionalaren txertoaren probak geldituta daude, boluntario bat gaixotu eta gero. Brasilen dagoeneko ikerketarekin jarraitzeko baimena eman dute. Emaitzak urte bukaeran edo 2021 hasieran jakinaraziko dituztela espero da.
- Novavax: Konpainia estatubatuarrak azaroan zehar abiatuko ditu txertoaren eraginkortasuna egiaztatzeko azken probak.
- CureVac: Alemaniako enpresa-farmazeutikoaren txerto esperimentalak antigorputzak sortzen ditu. Urtea amaitu aurretik 30.000 boluntariori jarriko diete txertoa.
Beste hainbat talde farmazeutiko, berriz, txertoa lortzeko ikerketaren aurreko edo lehen fasean daude:
- Vector Institute in Siberia
- Chongqing Zhifei Biological Products
- GlaxoSmithKline
- Clover Biopharmaceuticals
- Genexine
- Medicago
- Cadila Healthcare
- Australian New Zealand Clinical Trials Registry
- Arcturus Therapeutics and Duke-NUS
- Osaka University, AnGes, Takara Bio
- Kentucky Bioprocessing
- Vaxine Pty/Medytox
- Medigen Vaccine Biologics
- Corp/NIAID/Dynavax
- Merck & Co
- ReiThera/Leukocare/Univerce lls
- Cuba's Instituto Finlay de Vacunas
- Merck's unit/Institute Pasteur/University of Pittsburg CVR
- Research Institute for Biological Safety Problems Rep of Kazakhstan
- West China Hospital, Sichuan University
- Beijing Wantai Biological Pharmacy/Xiamen University
- COVAXX
- University Hospital Tuebingen
- Institute of Biotechnology, Academy of Military Medical Sciences, PLA of China
- Germany's IDT Biologika
- Vaxart Inc
- Imperial College London
- SpyBiotech/ Serum Institute of India