Gizartea -

KORONABIRUSA

Kantabria, azaroaren 9ra arte itxita

Horrez gain, datorren astean eskolak zabalik egongo dira (izatez, jarduera gabeko astea zen), familien mugikortasuna eragozteko.

Kantabriako errepidea. Artxiboko irudia: EFE
Kantabriako errepidea.
Kantabriako errepidea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gauerditik perimetralki konfinatuta dago Kantabria azaroaren 9ra arte, koronabirus kasuen bilakaera "larria" dela eta. Gainera, eskola-egutegia aldatu eta eskolaz kanpoko astea eten du hilaren 2tik 8ra, familien mugikortasuna saihesteko.

Hala iragarri zuen atzo Miguel Angel Revilla presidenteak, koronabirusaren aurkako neurri berrien iragartzeko emandako prentsaurrekoan.

Revillak zehaztu zuenez, COVID-19aren datuek oraindik ez dituzte Kantabriako ospitaleak muturreko egoerara eraman, baina datozen asteetan egoera hori gerta daitekeela adierazi zuen, eta, beraz, erkidegoa itxi egingo dela aurreratu zuen, beste bederatzi eskualdetan egin duten bezala, eskualdeko osasun sistema ez kolapsatzeko.

Halaber, datorren astean, eskolaz kanpoko astea Kantabrian, eskualdeko ikastetxeek ohiko jarduerarekin jarraitzea erabaki zuen presidenteak, izan ere, ikasleak ikastetxeetan daude "seguruen". Erabaki horrek Kantabriako udalerrien arteko mugikortasuna murriztuko du, Revillaren iritzian.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Kantabria gaur COVIDaren agerraldiak gaur Bigarren alarma-egoeraren amaiera Osasun albisteak