Gizartea -

Koronabirusa

Illa: "Indarrean dagoen alarma egoerak ez ditu etxeko konfinamenduak baimentzen"

Horrela erantzun dio Osasun ministroak datorren asteburuan Katalunia osoa konfinatzeko Generalitateak egindako proposamenari. "Konfinamendu perimetral oso zorrotzak soilik egin daitezke", esan du.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa
Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak, asteazken honetan TV3 telebista katean egin dioten elkarrizketan, gogora ekarri du igandeaz geroztik indarrean dagoen alarma egoerak ez dituela etxeko konfinamenduak baimentzen, "ez egun bakarrekoak, ezta asteburu osokoak ere".

Horrela erantzun dio Illak datorren asteburuan Katalunia osoa konfinatzeko Generalitateak egindako proposamenari: "Konfinamendu perimetral oso zorrotzak soilik egin daitezke".

"Positiboen gorakada egonkortzen lagundu ahal diguten baliabide ezberdinak daude", adierazi du Illak. Aukera bezala, udalerrietako edo auzoetako konfinamendu perimetralak aipatu ditu.

Ministroak gaineratu du astelehenean Alba Verges Osasun kontseilariarekin bildu zela, eta etxeko konfinamenduen ideiari buruz hitz egin ziona hark, baina Kataluniako Gobernuak ez diola eskaera formalik egin.

Bestalde, orain arte Kataluniako Gobernuak hartutako neurriak babestu ditu, egoera epidemiologikoari egokituta daudela iritzita. "Neurri horiek, baina, ez dituzte emaitzak egun batetik bestera ematen, denbora gehiago itxaron beharra dago eraginkorrak izan diren jakiteko", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin?