Gizartea -

Gatazka Kaukaso hegoaldean

AP-8 errepidea itxi dute Irun eta Hendaia artean, Karabakh Garaiko gatazka salatzeko

Euskal Herrian bizi diren armeniarrek Karabakh Garaiko gerra "armeniarren kontrakoa" dela salatu dute eta "Europak bizkar eman" diela.

Armeniarrak EiTBren Miramongo egoitzaren atarian. Argazkia: eitb.eus
Armeniarrak EiTBren Miramongo egoitzaren atarian.
Armeniarrak EiTBren Miramongo egoitzaren atarian. Argazkia: eitb.eus

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karabakh Garaiko gatazka salatzeko eta eskualdean bizi den egoeraz ohartarazteko, protesta ekintza egin du Euskal Herriko armeniar komunitateak euskal errepideetan: AP-8a moztu dute Irun eta Hendaia artean, 08:30etik 09:30era, eta hiru kilometro eta erdiko auto-ilarak sortu dira Iparraldera bidean.

100 lagun inguruk euren kotxeak gurutzatu eta trafikoa geldiarazi dute ordubetez.

Ertzaintza bertaratu, eta modu baketsuan desegin dute protesta. Lau pertsona identifikatu egin dituzte, dena dela.

Ondoren, EiTBren Donostiako egoitzara bertaratu dira. Aliev Azerbaijango presidentea zein Erdogan Turkiako presidentea "terroristak" direla oihukatu dute, baita Armeniak "bakea" nahi duela ere, Armeniako banderak eskuan. 

Europak eta Munduak "Karabakh Garaiko armeniarrei bizkar eman" dietela salatu dute.

"Karabakh Garaiak duela 30 urte aldarrikatu zuen independentzia eta nazioarteko komunitateak ez du aitortu" hasnartu dute.

mirmaon

Armeniarren protesta EiTBren Miramongo egoitzaren atarian. Argazkia: eitb.eus

Joan den irailaren 27an piztu zen gerra Azerbaijan eta Armeniaren artean eta hiru astetan ehunka lagun hil dituzte. Iragan astean su-eten humanitarioa aldarrikatu zuten, baina baina gaur bertan su-eten hori haustea leporatu diote bi aldeek elkarri.

Eta, hain justu ere Azerbaijaneko presidenteak larunbat honetan jakinarazi du ez dituztela operazio militarrak geldituko, "armeniarrek Karabakh Garaia utzi arte". Hala, Füzuli eta beste zazpi hiri !askatu" dituztela jakinarazi du.

Füzuli, Karabakh Garaiaren hegoaldean, Armeniaren eskuetan zegoen 1993ko abuztuaren 23tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak AP-68 autobidea Manifestazioak gaur Lapurdi