Gizartea -
Noain
Debekatutako hainbat produktu konfiskatu dituzte Iruñeko aireportuan
Hegaldietako batean, 384 Viagra pilula, 100 E bitamina pastilla eta sexu-estimulatzaileak aurkitu dituzte ekipajea Santo Domingon (Dominikar Errepublika) fakturatu zuen bidaiari baten maletan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Dagokien kontrolak pasatu gabe Europar Batasunean sartu nahi zituzten ehunka produktu konfiskatu ditu Nafarroako Guardia Zibilak Iruñeko aireportuan: botikak, bitxiak eta ileordeak, esaterako.
Sarritan egiten dituzte horrelako kontrolak aireportu horretan, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetatik iritsitako hegaldietan bereziki, kasu gehienetan ez baitute aduanan kontrolik pasatzen.
Hala, hegaldietako batean, 384 Viagra pilula, 100 E bitamina pastilla eta sexu-estimulatzaileak aurkitu dituzte ekipajea Santo Domingon (Dominikar Errepublika) fakturatu zuen bidaiari baten maletan.
Guardia Zibilaren arabera, produktu horiek guztiak ezin dira Europara inportazio bide legaletatik kanpo sartu, eta, beraz, kontrabandoa da Iruñeko aireportuan atzemandakoa.
42 urteko gizon horri konfiskatutako produktuak ez ezik, kanforra, 11 gerriko, bitxiak, kandela-erlijiosoak, ileorde kutxak eta ilea tindatzeko produktuak ere aurkitu dituzte fakturatutako ekipajean ezkutatuta.