Gizartea -

SEISMOA

3,1 graduko lurrikara izan da Lizoainen

Iruñerriko hainbat tokitan sentitu dute 12:44an gertatu den lur mugimendua.

Lizoainen izandako 3,1 graduko lurrikara. Argazkia: Espainiako Geografia Institutua
3,1 graduko lurrikara izan da Lizoainen
Lizoainen izandako 3,1 graduko lurrikara. Argazkia: Espainiako Geografia Institutua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3,1 graduko lurrikara izan da ostiral honetan, 12:44an, Lizoainen (Nafarroa), Espainiako Geografia Institutuak jakitera eman duenez. Gainera, 11:04an, 1,7 graduko lurrikara txiki bat izan da leku berean.

Dirudienez, Iruñerriko hainbat tokitan sentitu dute lur mugimendua: Olatzen, Atarrabian, Uharten, Antsoainen, Burlatan, Noainen (Elortzibar), Iruñean, Sarrigurenen, Zizur Nagusian, Agoitzen, Elon eta Arangurenen.

Duela egun batzuk ere hainbat lurrikara izan ziren Lizoainen eta Eguesibarren, horietako bat 4,6 gradukoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Burlata Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak Atarrabia Uharte Noain