Gizartea -

NAFARROA

Hainbat lurrikara izan dira Nafarroan, Richter eskalan 3 gradukoa handiena

Guztira, 50 astindu baino gehiago zenbatu dituzte 24 ordutan.

Epizentroa Eguesibarren izan duen lurrikararen mapa. IGN
Epizentroa Eguesibarren izan duen lurrikararen mapa
Epizentroa Eguesibarren izan duen lurrikararen mapa. IGN

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat lurrikara txiki izan dira azken orduetan Nafarroan, Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak bere webgunean jakinarazi duenez. Guztira, 50 astindu baino gehiago zenbatu dituzte 24 ordutan. 

Lurrikara handiena, Richter eskalan 3 gradukoa, 23:21ean gertatu da eta Eguesibarren izan du epizentroa.

Astindu handiena Eguesibarren eta Iruñerrian sentitu dute. Aurretik eta ondoren, ordea, lurra mugitu egin da eta 2 eta 2,2 graduko beste zenbait lurrikara sentitu dira. Horietako askoren epizentroa Lizoain izan da.

Andoni Aretxabala geologoak bere Twitter kontuan azaldu duenez, azken 24 ordutan 50 astindu baino gehiago izan dira: "Nafarroan sekula gertatu gabekoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Lurrikarak gaur