Gizartea -

Koronabirusa

21 positibo atzeman dituzte Mungiako erresidentzia batean

San Jose Etxe Alai zentroan atzeman dute koronabirus agerraldia. Positiboa eman dutenen artean, zortzik sintomak dituzte.

San Jose Etxe Alai zentroan atzeman dute agerraldia. EFE
San Jose Etxe Alai zentroan atzeman dute agerraldia. EFE
San Jose Etxe Alai zentroan atzeman dute agerraldia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungiako adinekoen egoitza batean, San Jose Etxe Alai zentroan hain zuzen ere, 21 positibo atzeman dituzte egoiliarrei egindako koronabirus probek, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Koronabirusak gehien astindutako herrietan egunero egin ohi diren azterketen baitan atzeman dute COVID-19 agerraldi hau.

Guztira, aipatutako zentroko 66 erabiltzaileri eta 58 langileri egin diete PCR proba. Horietan, 21 egoiliarrek positibo eman dute. Gehienek ez dute sintomarik, baina lau Birjinetxe arreta zentrora eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mungia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Pertsona edadetuak