Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

26 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea erasotzeagatik

092 telefono zenbakira deitu omen zuen herritar batek, gaueko 23:00ak aldera, egoeraren berri emanez. Gizonezkoa emakumeari eraso egiten eta iraintzen omen zegoen, bien alaba ere bertan zelarik.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko udaltzainek 26 urteko gizonezko bat atxilotu dute, astearte honetan, Zaramaga kalean bere bikotekideari eraso egitea egotzita.

092 telefono zenbakira deitu omen zuen herritar batek, gaueko 23:00ak aldera, egoeraren berri emanez. Gizonezkoa emakumeari eraso egiten eta iraintzen omen zegoen, bien umea ere bertan zelarik.

Udaltzainak berehala iritsi ziren bertara eta emakumearekin egin zuten topo, zeinak bere bikotearengandik iraindua eta erasotua izan zela aitortu zien, baita alaba lekuko izan zela ere. Segidan, erasotzailea atxilotu eta komisaldegira eraman zuten, eta asteazken honetan epaituko dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Indarkeria matxista Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Zaramaga gaur