Gizartea -

XXII. edizioa

Urriaren 5etik 9ra egingo dute Gastronomika, plataforma digital berri baten bidez

Hitzaldiak eta bestelako jarduerak tartekatuko ditu XXII. edizio honek, eta Gastronomika plataforma digitalaren bidez emango dute. Sarrera doakoa izango da.

Grastronomika 2018. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Grastronomika 2018
Grastronomika 2018. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gastronomika biltzarra urriaren 5etik 9ra egingo dute Donostian. COVID-19aren pandemia dela eta, plataforma digital berri baten bidez egingo dute, eta sarrera doakoa izango da.

Ohar batean antolatzaileek azaldu dute hitzaldiak eta bestelako jarduerak, gehienak zuzenekoak, tartekatuko dituela XXII. edizio honek.

'Caminos-Bideak-Pathways' izena aukeratu dute joera alternatiboak eta nazioarteko gastronomiaren errealitateak uztartuko dituen edizio berri honetarako. Hala, Gastronomika plataformak areto ezberdinak izango ditu. Horietan, hainbat jarduera izango dira, aldi berean. Gainera, online erakustoki baten bidez, enpresek haien produktuak erakutsi eta parte-hartzaileekin hitz egiteko aukera izango dute, "leku fisiko berean egongo balira bezala".

Aurten, Italiak eta Espainiak elkarrekin kozinatuko dute. Alpeez bestaldeko herrialdeari eskainitako egun bat ere antolatu dute.

Sariak

Gastronomian egindako ibilbideagatik saria jasoko du Jose Andres sukaldariak. Hain zuzen ere, haren apustu solidarioa sarituko du Gastronomikak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak