Gizartea -

Koronabirusa

Kataluniako diskoteka guztiak ixteko agindua eman du Generalitateak

Halaber, kasu positibo gehien izan diren udalerrietan tabernak eta jatetxeak gehienez gauerdira arte egon ahalko dira irekita.

Bi emakume musukoa jantzita, Bartzelonan. Argazkia: EFE
Bi emakume musukoa jantzita, Bartzelonan.
Bi emakume musukoa jantzita, Bartzelonan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren hedapena gelditzeko asmoz, Generalitateak Kataluniako diskotekak, dantzalekuak eta ikuskizunetarako aretoak ixteko agindua eman du.

Horrez gain, establezimenduen kanpoaldean kontzertuak antolatzea galarazi dute, eta kasinoak eta jokorako salak gauerdirako itxita egon beharko dira.

Bestalde, kasu positibo gehien izan diren udalerrietan, tabernak, jatetxeak eta terrazak gehienez 00:00ak arte egon ahalko dira irekita.

Neurri murriztaileak larunbat honetan sartuko dira indarrean eta gutxienez 15 egunerako izango dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa