Gizartea -
Koronabirusa
Andoaingo haurrentzako ludoteka itxi dute COVID-19an positibo bat atzeman ondoren
Zentroko erabiltzailea da, eta bost neska-mutili ari dira jarraipena egiten, baita harremanetan egon diren hiru hezitzaileri ere.
agentziak | erredakzioa
Andoaingo Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria sailak haurrentzako ludoteka ixtea erabaki du, zerbitzu horren erabiltzaile batek COVID-19an positibo bat eman ostean. Udalak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak joan den igandean jakinarazitako positiboetako bat da.
Udalak ohar batean azaldu du Osasun Saila bost umeren jarraipena egiten ari dela, baita positiboarekin harremanetan egon diren hiru hezitzailerena ere. Kontaktu bakoitzerako, kontaktuen sarea egin da, eta pixkanaka PCR testak egiten ari dira.
Udala "modu koordinatuan" jokatzen ari da, "eta ezarritako osasun jarraibide eta gomendioak jarraituko ditu". Gainera, herritarren "lasaitasunerako" deia egin du, "Osasun Publikoa eta Osakidetza kaltetutako pertsona guztiak artatzen ari direlako", baina higiene- eta urruntze-neurriak "inoiz baino gehiago" zorroztea eta maskara gehiago erabiltzea eskatu du.