Gizartea -

Udako ekintzak

Gazteen udako aisialdirako programa prestatzen ari dira Bilbon, 390 plazarekin

GazteKluberako izen-ematea ekainaren 16ra arte egongo da zabalik, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.

26 lantegi izango dira bost jarduera ezberdinen inguruan. Argazkia: EiTB.
Gazte talde baten irudia
26 lantegi izango dira bost jarduera ezberdinen inguruan. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak astearte honetan, ekainaren 9an, zabalduko du izen-ematea, eta 390 plaza eskainiko ditu uztailean eta abuztuan aisialdiko hiri-jardueretan parte hartu nahi duten 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

GazteKluberako izen-ematea ekainaren 16ra arte egongo da zabalik, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.

Guztira, 26 lantegi izango dira, bost jarduera ezberdinen inguruan: paddle surfa eta piraguak Bilboko itsasadarrean, bizikletaz eta pedalezko kart-etan egindako ibilbidea bidegorrian eta hiriko beste leku batzuetan, eta patinete lantegiak Zorrotzaurren.

Jarduerak egiteko, gehienez 15 pertsonako taldeak egingo dira, eta agintariek ezarritako segurtasun-neurriak zainduko dira. Hala ere, maskararik gabe joateko aukera izango dute parte-hartzaileek, horien erabilera bateraezina izan baitaiteke jarduera fisikoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda Gazteak Udalekuak gaur